Kiroljokoa
   Hasiera Kiroljokoa sarea Kiroljokoan lan egin Kiroljokoa zure tabernan Kiroljokoa klubekin
 
:: Erantzukizun soziala ::
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna
Gaur egun eremu guztietan hartzen ari dira berdintasunaren aldeko neurriak, lan eremuan batez ere. Kiroljokoak ere esfortzu berezia egiten dihardu emakume eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzeko bere egitura eta funtzionamenduan. Horregatik, kudeaketarako oinarrizko irizpideak planteatu ditugu, beharren arabera hobetzen joango direnak, eta modu horretan denboran iraun dezatela ere lortuko dugu.

Berdintasunarekiko dugun konpromisoa honako eremuetan eratzen dugu:

Pertsonen kudeaketa:
Berdintasunaren printzipioa giza baliabideen kudeaketaren oinarria izango da eta prozesu guztietan aplikatuko dugu.

Komunikazioa eta marketina:
Komunikazio integrala egingo dugu gizon zein emakumeak ikusgai izan daitezen, batak zein besteak betetzen dituen funtzioen inguruan dauden estereotipoak aldatzeko.

Euskararen erabilera bultzatu
Kiroljokoak Bai Euskarari Ziurtagiria Bidean lortu du, gure taldeak euskararen normalizazioan lan egiten ari dela ziurtatzen duena. Kiroljokoak, euskal gizartea eta euskararekiko duen konpromisoaren barruan, aurrerapausoak ematen jarraituko du bere bezeroei zerbitzua eta bere jarduera euskaraz eskaini eta egin ahal izateko.
Bai Euskarari
Apustu arduratsua  
Kiroljokoak badaki kirol-apustua aspaldidanik gure kulturan errotuta dagoela, baina gure zerbitzuak modu arduratsuan erabiltzen ez dituzten hainbat kolektibotan arazoak sor ditzakeela ere badakigu. Horregatik, Kiroljokoaren konpromisoa da kolektibo horiek babestea eta menpekotasuna ekiditea.

Gure sistemak dagokion araudia betetzeko diseinatuta daude, hain zuzen ere, apustuen mugak, kobratze/ordainketa txartelen mugak eta Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ezarritako geroratutako sariaren xedapena betetzeko.

Kiroljokoak uneoro gure apustu-sistemetan joko arduratsua defendatzeko konpromisoa dauka. Aldi berean, erabiltzaileei bere laguntza eta kolaborazioa eskatzen diegu gure prebentzio sistemak hobetzeko, eta beraz, bere esperientzia guri helaraztea erregutzen diegu.

Euskal Autonomi Erkidegoko Apustuen Araudiak onartzen dituen 95/2005 Dekretuak dioenari jarraituz, ez adin txikikoek, ez legalki ezinduak direnek, ez jokoa bera, ordena eta lasaitasuna nahasten dutenek, ezta Jokoa Arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23.1 artikuluak aipatzen dituen pertsonek ere ezingo dute apusturik egin.