ERANTZUKIZUN SOZIALA

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Gaur egun berdintasunaren aldeko neurriak eremu guztietan ari dira hartzen, eta batez ere lan eremuan. Kiroljokoa ere bere egitura eta funtzionamenduan emakume eta gizonen arteko berdintasuna errespetatzeko ahalegin berezia egiten ari da. Zentzu honetan, oinarrizko kudeaketa irizpideak finkatu ditugu, beharren arabera hobetzen joango garenak, horrela, bere gaurkotasuna bermatuz.


Berdintasunarekiko dugun konpromisoa honako eremuetan eratzen dugu:

  • Pertsonen kudeaketa:

    Berdintasunaren printzipioa giza baliabideen kudeaketaren oinarria izango da eta prozesu guztietan aplikatuko dugu.

  • Komunikazioa eta marketina:

    Gizonak zein emakumeak ikusgai dituen komunikazio osoa egiten dugu, batak zein besteak betetzen dituen funtzioen inguruan dauden estereotipoak aldatzeko helburuarekin.

Euskara sustatuz

Kiroljokoak, sortu zenetik, euskararekiko duen sentsibilitatea garbi utzi du. Hartutako neurriek bere koherentzia eta hizkuntza hau bultzatzeko duen gogoa erakutsi dute.

ID
  • Zerbitzuak euskaraz: Kiroljokoa Sareko makinen eduki guztia euskaraz publikatzen da, bezeroen artean hizkuntza hau sustatuz.

  • Komunikazioa euskaraz: Bezeroarekin ditugun hartu-emanetan hizkuntza honi ematen diogun berdintasunezko tratamendua argi dago, komunikazio mota eta euskarri guztiak elebidunak baitira.

  • Ziurtagiri ofiziala: Enpresaren esparru guztietan hizkuntza hau sustatzeko, Kiroljokoak Bai Euskarari egitasmoarekin harreman estua du.

Apustu arduratsua pdf

Kiroljokoak badaki kirol-apustua aspaldidanik gure kulturan errotuta dagoela, baina gure zerbitzuak modu arduratsuan erabiltzen ez dituzten hainbat kolektibotan arazoak sor ditzakeela ere badakigu. Horregatik, Kiroljokoaren sistema dagokion araudia betetzeko diseinatuta dago, hain zuzen ere, apustuen mugak, kobratze/ordainketa txartelen mugak eta Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ezarritako geroratutako sariaren xedapena betetzeko.


Kiroljokoak uneoro gure apustu-sisteman joko arduratsua defendatzeko konpromisoa dauka. Aldi berean, erabiltzaileei bere laguntza eta kolaborazioa eskatzen diegu gure prebentzio sistemak hobetzeko, eta beraz, bere esperientzia guri helaraztea erregutzen diegu.


Euskal Autonomi Erkidegoko Apustuen Araudiak onartzen dituen 95/2005 Dekretuak dioenari jarraituz, ez adin txikikoek, ez legalki ezinduak direnek, ez jokoa bera, ordena eta lasaitasuna nahasten dutenek, ezta Jokoa Arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 23.1 artikuluak aipatzen dituen pertsonek ere ezingo dute apusturik egin.


Kiroljokoa sarea
Kiroljokoa Txartela
Zuzeneko Apustuak
Kiroljokoa kirolarekin