APUSTU ARDURATSUA


Kirol apustua gure gizartean kulturalki errotuta dagoen ohitura da, baina gure zerbitzuen erabilera ezegokia egiten duten hainbat pertsonengan arazoak sor ditzake. Horregatik, Kiroljokoak eman daitezkeen menpekotasunak ekiditeko konpromisoa hartzen du, gure apustu sisteman baldintza legalak betez eta joko arduratsua sustatuz.

Apustuen muga

Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Erregelamendua onesten duen Apirilaren 19ko 95/2005 Dekretuaren arabera:

1.– Kontra-ordaineko eta Elkarrekiko apustuetan (Kiroljokoa Etxearen aurkako apustuak eta Porrak) apustu bakoitzeko gehienezko kopurua ezingo da 100 euro baino gehiagokoa izan.

2.– Trabeseko apustuetan apustulari eta apustu bakoitzeko egin daitekeen gehienezko kopurua ezingo da 600 euro baino gehiagokoa izan.

Apustu egiteko debekua

Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Erregelamendua onesten duen Apirilaren 19ko 95/2005 Dekretua betez, ezingo dute apusturik egin adingabekoek, legez ezgaituta daudenek eta jokoaren ordena, lasaitasuna eta burutzapena eragozten dituztenek, ezta Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 23.1 artikuluan aipatutako gainerako guztiek ere.

menores

Apustu arduratsuaren arauak

  1. Jokoan aritzea erabakitzen baduzu, denbora pasatzeko xedearekin egin ezaztu eta ,ahal bada, lagunartean.

  2. Denbora-muga bat ezarri eta errespeta ezazu.

  3. Erabaki aurrez zenbat gastatu nahi duzun, galdu edo irabaziz gero. Ez aldatu iritiz.

  4. Onar ezazu galtzea jokoaren alderdi bat dela.

  5. Ez eskatu dirua maileguan apustu egiteko.

  6. Ez zaitez saiatu izandako galerak jokoarekin konpentsatzen.

  7. Ez ezazu erabili jokoa aberasteko.

  8. Ez jokatu arazoak, kezkak edo frustrazioak sahiesteko.

  9. Ez jokatu bestelako mendekotasun bat utzi nahian bazabiltza .

  10. Ez utzi 18 urtetik beherakoek ausazko jokoetan parte har dezaten.

  11. Begira itzazu adingabekoek aparailu teknologikoetan erabiltzen dituzten banakako jolasak, etorkizunean mendekotasuna sor baitezakete.

juego responsable telefono
Kiroljokoa sarea
Kiroljokoa Txartela
Zuzeneko Apustuak
Kiroljokoa kirolarekin